Etxeak bere baitan bizi zituen guztiei ematen zien bere izena eta babesa. Modu berean, etxerako hartutakoak edo etxera ezkondutakoak, etxekotutakoak alegia, etxeak emandako izena hartzen zuen, baita etxez aldatu eta etxe batetik bestera bizitzera joandako familiek ere. Izena ere etxearena da eta etxeak ematen die daukan izena etxekoei: Murgiondo, Etxaluze, Etxezarreta, Etxeberria. Hortik, etxeko jendea eta etxeko jendearen jatorria etxearenak dira. ![]() Etxeak sustraiak ematen zizkien eta dizkie etxekoei, etxekoak izan ziren eta direnei, lehengo eta oraingo belaunaldien kateari. Etxean erdi ziren etxekoak, jaiotetxe eta sortetxe zutelako. Eta, batez ere, gure euskararen babesleku eta gordeleku.Įuskal Herrian jendea etxearena da, «etxekoa», eta ez etxea jendearena (Etxegoien, 2016). Azken batean, mila urteko aldian, etxea izan dugu gizarte eredu baten bizimolde eta bizimodu. Etxea dugu bakerako eta gerrarako, aserako eta goserako. Etxea dugu bizitzaren eskola eta unibertsitate, otoizleku eta pentsaleku. Etxea dugu lantegi eta aisialdi, nekaldi eta atsedenaldi. Etxea familian ardaztutako oinarrizko giza erakundea dugu, etxekoen sorleku eta hilerri, poz eta negar iturri. mendera arte, etxea izan da Euskal Herriko gizarte antolaketaren oinarrizko erakundea, gizakiek elkarren babesean bizitzeko duten premiaren funtsezko egitura sozial eta ekonomikoa. Eta, antolaketa horietan guztietan, euskararen hiztun horien bizitokiak, etxeak, bete-beteko eragina izan du euskararen gaur arteko iraupen bidean.Īzken mila urteotan, XX. ![]() Eta iraupen horretan erabakigarriak ditugu euskararen hiztunek historiaren sokan izan dituzten antolaketa sozialak, antolaketa ekonomikoak eta baita geografikoak ere. Eta iraupenaz ari garenean, ezinbestean, erabileraz ari gara, izan ere, erabilerarik gabe ez baitago iraupenik. Koldo Mitxelena hizkuntzalari eta euskaltzainak zioenez euskararen historiak ezkutatzen duen benetako misterioa ez da bere jatorria, iraupena baizik (Mitxelena, 1978).
0 Comments
Leave a Reply. |
AuthorWrite something about yourself. No need to be fancy, just an overview. ArchivesCategories |